We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Ihesi Doaz Animaliak

by Kaskezur

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Gora! 04:05
Bat batean lurra sabai bihurtu zen eta gauzak gorantz erortzen hasi ziren. Loalditik esnatu begi bat ireki. Berriz itxiko dugu, ez digute kenduko lorik. Ez da magia beltza, egia bertzerik. Ezpatak zeharka eta ez da ikusten hilkutxarik. Bapaten lurra sabai bihurtu zen eta gauzak gorantz erortzen hasi ziren. Aldeetara begira lepohautsiak. Izadia ala zaborra; zein ailegatu da urrunen? Eta sagarra segitzen du osorik, buruan zuena nabalkadaz josirik. Agertu da emakume bizarduna, eta berriz gauzak gorantz erortzen hasi dira. Bapatean lurra sabai bihurtu zen.
2.
Euria 05:23
Euria ari du eta jendia lasterka doa aterpearen bila. Euria ari du eta jendia lasterka doa. Eta ni ez naiz bustitzen babesa badaukatelako. Euria maitatzearen babesa alegia. Sua hasi du eta jendia lasterka doa euriaren bila. Eta berriro euria ari du eta jendia lasterka doa. Eta ni ez naiz bustitzen babesa badaukatelako. Euria maitatzearen babesa alegia.
3.
Animaliak 04:35
Ahobatezko ametsak Iragarkietan. Aldeetara begira lepohautsiak. Batonbat pozik egongo da, han goitian nonbait. Ahotik laxtuko ditu lerde ta marmarak. Haren pausoak galduko dira betiko hutsunetan. Askatasun aldarriak, urrunera begira. Hitz egingo dute Askatasunaz. Zokoetan klanak adi sasi artean. Ihes egingo dute animaliak. Libre izateko bakarrik gauaz.
4.
Keinuak 05:07
Gau ilunean. Beldurrez bete dago haur ttikia. Ezin da inora mugitu, mamuek ohea inguratuta daukate. Aita, keinu bat mundua salbatzeko aski da. Errudun sentitzen naiz beldurrez nagoela, eta ez dago errurik honetan. Keinu bat mundua salbatzeko aski da.
5.
Gaindosia 04:03
Argi urtetan . Urrunduaz. Zapel hautsiaren azpiko izpiak. Lurrean barrena hedatuak. Ideak golpean erori dira. Bat batean hautsi da zerua. Amnesia ta insomniozko euria. Ta lekurik ez den honetan, estatua hotzen egonean. Tropak bueltan dira erorien etorbideana Gain gaindosia.
6.
Gelditu naiz zure aterpean. Korronteak banatzen dituen irlaren gainean. Bota beza nahi duen euria. Galdu dadila errekaren bidea. Gelditu naiz zure estalpean. Korronteak banatzen dituen irlaren gainean. Arrastan doaz korronteak. Gu bagoaz asto gurdi batean. Epel hau eta bide bazterreko barea. Ez dut nahi bertzerik, nahikoa da hau.
7.
Buztinezkoa 03:44
Buztinezkoa naiz, buztinezko ideiak ditut. Ez dut ausnarketa maite ta ideiak gordinak ditut. Buztinezkoa haiz, buztinezko ideiak ditun. Ez dun ausnarketa maite ta ideiak gordinak ditun. Buztinezkoa naiz, buztinezko gorputza dut. Zure moldera egokitzen naiz materia nerea dut. Eta han, barruak jango dizkizut. Antz, erraiak lokatzez beteta. Bide bat trazatu. Librea, naturala, jarraia ta ibiltaria. Behin errekan nagoela, han uraren antzera eginen dut. Bide bat marraztu. Librea, naturala, jarraia ta ibiltaria. Librea, naturala, jarraia ta ibiltaria. Fruta jan, fruta jan, fruta jan, fruta jan.
8.
Aspaldian, garai onak ziren, badakizu lagun; garai bakoitzak berea dauka. Hori da erraten dutena hurrengo faseko lagunek eta herriko ostatu hoberena ere itxi digute… Ze ongi bizi zareten, begiratu neri, ez dut harrapatzen inondik denborarik. Baino lagun zuk hau hautatu al zenuen? Hau da diotena hurrengo faseko lagunek. Galderen uholdea zaparradan. Zer duzu buru gainean? Zamaren zarama.
9.
Pasokoak 04:07
Behin lerroan zaudela irteteko gogorik ez daukazu ta. Han ispilu atzean edozeinen beldurren artean, zai. Zer zaude marruka? Non zaude? Buru makurrek nazkaz hil haute. Guztiz agortuta, biziki aspertuta, "arnasa hartzearen eta ematearen kontra". Inolako etenik ez duen espiral zurian. Zuretako bizitza deitzen den filme kaskarrean. Pasokoa zara. Han konparazioan. Irabazle sentitzen zaren einean. Han penagarriena irabazle sentitzen zarela da. Zer zaude begira? Non zaude? Begi zuloek faltan bota haute. Guztiz agortuta, biziki aspertuta, "arnasa hartzearen eta ematearen kontra". Inolako etenik ez duen espirala baita zuretako bizitza deitzen den sasi antzezlana. Pasokoa zara. Behin lerroan gaudela irteteko gogorik ez daukagu ta gorputzak ahulak dira; ele gaizto, erdi aroko esaerak. Ele gaizto, erdi aroko izaera. Pasokoak gara, pasokoak gara. Pasokoak gara.
10.
Eta gero zer 05:32
Hemen dira, bueltatu dira. Erakusteko zein den hartu beharreko bidea. Ez dakit zergatik deitzen dioten progresuari progresu. Denok atzerako bagaude, denok beherago bagaude. Hartu beharreko bidea. Ez zaude konforme. Epaile bat bidaliko dizute. Auzi ustelek. Erasoa joko dute, hartu beharreko bidea. Eta gero zer? Dena saldua. Apalak hustuak. Bazoaz, lege berria hedatzera, erasoa joko dute, hartu beharreko bidea.

credits

released September 16, 2019

Imanol Zubieta: Bajua.
Mikel Santxez: Bateria.
Ion Minde: Gitarra ta ahotsak.
Iñigo Belzunegi: Gitarra ta ahotsak.

"IHESI DOAZ ANIMALIAK" (Mukuru, 2019)
Ekoizpena: Ibai Gogortza.
Grabazioa: Iñigo Irazoki Atala Estudioan.
Nahasketak: Ibai Gogortza eta Iñigo Irazoki Atala Estudioan.
Masterizazioa: Jonan Ordorika
“Buztinezkoak gara” eta "Gora!" kantetan Miren Narbaizak kantatu du eta “Euria” kantan Joseba Irazokik gitarra sartu du. Hainbat kantetan Ibai Gogortzak satelite gitarrak ere grabatu ditu.
Kantu guztiak kaskezurrenak dira “Euria” kanta izan ezik "Euria ari du" kantaren bertsio librea delako (Musika: Joseba Irazoki; Hitzak: Dani Irazoki).
Diska hau 2019ko uda urdinean grabatu da Berako atala estudioetan.

license

tags

about

Kaskezur NC, Spain

contact / help

Contact Kaskezur

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Kaskezur, you may also like: